XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Deskribapena

Aurrekoak bezala, Escauri taldekoa, kolorapen ezaugarria du; txapela ganbil eta plano-ganbil artean eta zabalki konkorduna aurkezten du, 3-9 zm.zko diametrokoa, berde-oliba deigarri koloreko azala liskatsua duela, erdirantz azalari erantsiriko ezkata okre kolorekoak erakutsiz.

Hanka motza eta azpidun erraboil batez amaiturik, motza, 3-4 x 1-2 zm.zkoa, goiko aldean eta erraboilaren ertzean zuri edo hori-berdexka oso argi kolorekoa, txapela eta hanka lotzeko harizpiko kortina batez horniturik, hasieran zuri kolorekoa eta gero, esporen eraginaz, okre kolorekoa.

Txapelaren pean orri fino eta hestuak, adnatu edo hankaren ondoan zertxobait muxarratuak, hasieran arrosa-lila edo lila kolore ederrekoak, gero esporen eraginak okre kolorekoak, ertzetan lila koloreko disdira mantenduz.

Mami trinko eta sendoa, hori-berdexka oso argi kolorekoa, usain eta zapore berezirik gabe.

Espora-jalkin burdintsu kolorekoa.

Mikroskopioa Orrietan, 8,5 .zko diametroko basidioak agertzen dira, lau espora dutela.

Arbendol-formako esporak, orma gogorki garatxoduna, apikulu inguruan ia zentrukideki garatxoak eratuz, mikroskopiotik okre-horixka kolorekoak, zkoak.

Ekologia Esklerofito basoetan arrunta bainan ez ugaria, amezti eta artedietan hain zuzen, Quercus rotundifolia eta Q. ilex.

Fruktifikazioiak eratzen dituen une motzetan, hau da, urria erditik azaroaren erdia bitartean.

Espezie kideak Scauri taldearen ale tipikoa dugu honako hau, txapelan bere berde edo hori-berdexka kolorapenez bereizten dena.